Iruarteta eskolako gurasoen aldarrikapenak

Iruarteta eskolako gurasoek bere blogean auzoaren hezkuntza eskaintzaren egoera aldarrikatzen dute. Azkeneko hiru post-ak irakurtzea merezi du.

Hemos sido abandonados a nuestra suerte … (16/04/2012)

Badatoz moduloak!(14/03/2012)

El Gobierno Vasco rompe el consenso en IRUARTETA y oferta la 4ª línea (5/03/2012)

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

EHIGE testuliburuen programaren luzamenduaren kontran dago

2007-2008 ikasturtetik, testuliburuen mailegu solidarioa eta berrerabilpenaren programa dago martxan Euskal Autonomia Erkidegoan. Datorren ikasturterako, programa honen luzamendua planteatu du Administrazioak, ez baitu jarraituko DBHko 3. mailan eta ez direlako berrituko lehen hezkuntzako bigarren zikloko liburuak.

EHIGE luzapen honen kontra dago eta material digitalak gehiago erabiltzea eskatzen du. Segi irakurtzen

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Hezkuntza eta kultura Ministeritzak erabakitako murrizketen aurrean Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza sailari eskaera.

EHIGEK Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzen dio zuzendaritza taldeei, irakasleei eta familiei lehenbailehen argitzea Hezkuntza Sailak hartuko dituen erabakiak, Apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege-Dekretuak zehazten dituen arauen aurrean (ikasleen erratioak eta irakasleen klaseko ordutegia).

Eskaera irakurri

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Eskola Publikoa Haratago

Maiatzaren 3an izan da “Eskola Publikoa Haratago” dokumentuaren aurkezpena goiz osoko jardunaldi batean. Bertan dokumentu honen ardats nagusiak azaldu dira EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteen eskutik. Ondoren bi hitzaldia izan ziren:  Pello Aramendik  “Curriculuma: gizartearen ispilua” izenburukoa eman zuen, eskola eta gizartea alboan ibili behar dutela zehaztuz; eta bigarren hitzaldia Manuel Carreirasek eman zuen, “Hizkuntzen ikaskuntza”, elebitasunena ematen diren prozesu mentalei buruz.

Eskola Publikoa Haratago dokumentua ikusi

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Eskola Txikien 25. Jaia Larraulen

Ekainaren 3an ospatuko da Larraulen (Gipuzkoa) Eskola Txikien 25. Jaia “Eskola Txikiak 25 urtez bizirik” lelopean. 2007an errekuperatu zuen Larraulek eskola, 1977tik itxita egon eta gero. Gaur egun 2tik 8 urtera bitarteko 25 ikasle ditu eta eskaintza zabaltzeko lanean jarraitzen dute. Hona hemen Jaiari buruzko informazioa eta hemen prentsak jaso duena.

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

‘Euskal Eskola Publikoa Haratago’ dokumentuaren aurkezpena

Hurrengo maiatzaren 3an aurkeztuko da ‘Euskal Eskola Publikoa Haratago’, EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteak elkarlanean sortutako Euskal Eskola Publikoaren etorkizunerako erronkei buruzko dokumentua. EHUko Abandoibarrako liburutegian izango da aurkezpena, maiatzaren 3an, ostegunean, goizeko 10etatik 14ak arte. gonbidapena

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Prentsa oharra Espainiako Hezkuntza ministroak ezarri nahi dituen murrizketen kontra

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza Ministroak ezarri nahi dituen murrizketen kontrako prentsa oharra bidali du EHIGEk komunikabideetara.

Hemen duzue: EHIGE-murrizketak

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Etxeko lanak bai edo ez? Zenbat?

Etxeko lanen kontrako kanpaina hasi du Frantziako Gurasoen Kontseiluen Federazioak (FCPE)  hamabost eguneko greba batekin eta Espainiako Estatuko Gurasoen Konfederazioak (CEAPA) bat egin du azken urteetan etxeko lanen kopurua handitu dela salatuz. Estatu Batuetan ere ohiko eztabaida da (ikus The case against homework) eta Nafarroako Eskola Kontseiluak aztertu zuen gaia pasa den ikasturtean.

Hauek dira CEAPAk ematen dituen arrazoiak:

-Hezkuntza-sistemaren porrota irudikatzen dute hein handi batean, ikasleak eskolan landu beharko lituzketen zereginekin gainkargatzen dituztelako.
-Gizarte-desberdintasunak sortzen dituzte: ikasleak familia eta inguruaren arabera egingo ditu hobeto edo gaizkiago etxeko lanak. Guraso batzuk seme-alabei laguntzen saiatuko dira, beste batzuk akademietara bidaliko dituzte eta askok ez dute ez mailarik ezta dirurik izango ez bata ez besterako.
-Tentsioak sortzen dituzte guraso eta seme-alaben artean. Askotan, jolastu gabe geratzen dira ikasleak etxeko lanak egiteko, eta horrek errefusa sortzen du. Ikasleek jakin egin behar dute zeintzuk diren euren eginbeharrak, baina jolasteko denbora ere izan behar dute.
-Arazoak sortzen dizkie gurasoei, berandu ateratzen direlako lanetik eta ez daukatelako denborarik.

-Ikasleek denbora behar dute bestelako jardueretako (kirola, kultura, aisia), horiek ere garrantzitsuak direlako garapen pertsonalerako.

Hemen duzu dokumentu osoa eta proposatzen dituzten alternatibak.

Radio Euskadin ere eztabaidatu dute gai honen inguruan. Hemen duzu.

Zer deritzozu zuk? Zein da egoera gurean?
Zure iradokizunen zain gaude.

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Nolako eragina du krisiak IGEetan?

Krisiak berpizten ditu lo dauden IGEak. Horrelako izenburua du El Paisek argitaratutako artikuluak. Bertan aztertzen da krisiaren eta murrizketen eragina Espainiako probintzia batzuetako hezkuntza sisteman eta IGEetan,  eta zelan eragiten dio IGEen federazioei.  Artikulua irakurri.

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario

Euskal Eskola Publikaoren XXI. Jaiaren abestiaren aurkezpena

Pasa den ostiralean, martxoaren 23an  aurkeztu da “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan.  Euskal Eskola Publikoaren XXI. jaiaren abestia, hain zuzen ere. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martínez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu da Aitor Carrasquedo teknikariarekin. Hemen dituzue Abestiaren letra eta Bale! abestia. Etxean zein eskolan irakurri, entzun eta abesteko. EITBn emandako bideoa ikusi ahal duzue hemen azpian.  Eta esteka honetan Diaro Vascok egindakoa. Hasi bada abesten!!! [info +]

Bale! abestiaren aurkezpen bideoa

Bookmark and Share
Publicado en General | Deja un comentario
Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ...26 Hurrengo orria